Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/5/6
Euskara Elkarteen Federazioak, ‘Topaguneak’ antolatutako kilm laburren V. zirkuitua Ermura iritsiko zaigu aste honetan. Ekimena gurera dator Topagunea eta Euskal Birusa elkarteen eskutik. Aurtengo filma laburrak Lobiano Kukltur Gunean ikusi ahal izango ditugu datorren ostegunean, maiatzaren 8an, iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 2 euro balio du. Emanaldiaren ondoren, ikus-entzuleek Logela multimedia taldeko Ander Garazizablekin hitz egin ahal izango dute.
Ekimenari hasiera eman zitzaion Usurbilen apirilaren 3an eta bere ibilbidea amaitutzat emango du Izuran, maiatzaren 15ean. Hilabete eta erdi horretan 38 herrietatik pasako ditu aurtengo zirkuituak. Osteguneko emanaldian guztira 10 lan ikusiz gozatu ahal izango dute emanaldietara hurbiltzen diren ikus-entzuleek. Lan horietatik erdiak egile berrienak dira aurten. Emanaldia ordu betekoa da.