Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/4/24
Urteroko legez, aurten ere Euskal Jaia ospatuko dugu Ermuan. Aurtengoan, Ermuko Euskal Jaiak bere hogeita hamaikagarren edizioa beteko du. Festa larunbat eta igandean gauzatuko da. Igandea egun nagusia izango da eta jardunaldi horretan herrira hamabost taldeetako kide diren 575 dantzari, txistulari eta begirale etorriko zaizkigu bertara. Antolatzaileak herriko ‘Txindurri’ eta ‘Gure Ametsa’ txistu eta dantza taldeak dira. Horiek berrogei laguntzaile koordinatu dituzte egitaraua aurreikusi bezala garatu dadin. Lurralde ezberdinetako dantzariak gure herrira etorriko dira kolore eta harmoniaz betetako ikuskizuna eskaintzeko.
Euria bada, Aritzmendi pilotalekuan egingo dira ekintza guztiak. Nolanahi ere, iragarpenek eguraldia lagun izango dugula iragarri dute eta ez zaio euriari espero.
Euskal Jaian parte hartuko duten taldeak ondokoak dira: Andasto (Atxondo), Gure Ametsa (Mutriku), Iremiñe (Berriz), Txoritxu Alai eta Tronperri (Durango), Zerutxu (Markina), Batuak (Abadiano), Betsaide (Elorrio), Etorkizuna (Lekeitio), Salleko (Sestao), Harizti (Barañain), Loar Pierola (Kanpezu) eta herriko Txindurri eta Gure Ametsa ermuarrak.