Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/11/11

Ekintzaileen I. jardunaldiak gaur amaitu dira

Ekintzaileen I. jardunaldiak (Europako Gizarte Funtsaerekin batera finantzatuta) gaur bertan amaitu dira, enpresa-proiektuen lehiaketako txapeldunei sariak banatu eta gero. Ekitaldia udaletxeko Osokoaren Bilkura aretoan egin da eta txapeldunek sariak jaso dituzte Félilx Prol alkateordearen eta Rosalía Herrera, alorreko arduradun teknikoaren eskutik. Sariak banatu aurretik Izarra enpresa-mintegian kokatuta dauden enpresetako zenbait ordezkarik lan munduan izan duten esperientziaren berri eman diete bertaratutakoei. Horien eskarmentuan eta gazteek egindako galderetan oinarritu da hausnarketa eta ideia trukaketa ‘oso aberasgarria’ alde bietako

Bestalde, atzoko egunean, banatu zitzaien enpresa-ideien lehiaketan irabazletzat aukeratu ziren irakasle taldeei . Ekitaldia Ermua Zineman izan zen eta herriko alkate Carlos Totorika buru zegoela, Enplegu eta Eragintza alorreko teknikari arduraduna lagun zuela. Sari banaketara ikastetxeetako zuzendari eta irakasleak ere bertaratu ziren. Sariak jaso dituzten ikastetxeak ondokoak dira: IES Uni Eibar-Ermua eta San Pelaio. Lehen saria irabazi zuen taldea ondoren zerrendatzen diren gazteek osatu zuten: Ion Gómez Fernández, Alberto González Rabadán, Álvaro Lope Fernández e Iosu Navas Plaza. Zorionak saridunei eta eskerrak parte hartu duten guztiei.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo