Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/4/17
Asisko Urmeneta komikilariak, umorez teknologia berrietan zein gazteen bizitzan hizkera informalek duten garrantziaz bere gogoeta egin eta horren ondorioak ezagutaraziko dizkigu gaur Lobianon emango duen hitzaldian. Ekimena Berbetan jardunaldien aurtengo programan txertatzen da eta arratsaldeko 7etan hasiko. Urmenetak hizpide izango ditu "Euskara informala landu eta komunikazioa indartu beharraren auzia".
Gaurkoa programan aurreikusitako bigarren saioa izango da. Berbetan jardunaldiek aurten bere zortzigarren edizioa betetzen dute. Aurten, jardunaldion antolakuntza Euskal Birusa, Udal Euskaltegiak, AEK Kaltxango, Eskolabarri eta Ikastola Anaitasuna eta udal Euskara zerbitzuen gain egon da. Egitarauan gazteei zein gurasoei lehentasuna eman nahi izan zaie. Ildo horretatik jarraiki, gaurko saioa gazteentzat pentsatuta dago, nahiz eta edozein hiztunentzat ere aproposa izan.