Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/4/3
Apirileko emanaldiei hasiera emango zaie gaur zine-klubean. Nolanahi ere, datozen lau asteetako filmen proposamenak ez ditu Mudo Drogot Zinematografo taldeak ziklo zehatz baten barne txertatu. Gaur proiektatuko den pelikula ‘La boda de Tuya’ titulatzen da eta 92 minutu irauten du. Filma Wang Quan’an zuzendari txinatarrarena da. Proiekzioa Lobiano Kultur Gunean egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrera doan da.
Mongoliako nekazal lurraldean Tuya (Yu Nan) emakume gaztea bizi da, zeina bere patua aldatzen saiatzen den. Tuyak lan mardula egiten du bere gizon ezindua, seme biak eta artaldea aurrera ateratzeko. Gobernuak abeltzain mongoliarrak beren bizitza nomada utz dezaten egiten ari den presioa gero eta handiagoa da. Tuya liraina, indartsua eta burugogorra da. Familia kide guztiak eta etxeko animaliak zaintzen ditu Mongolia lurraldearen barne aldean. Tuyak ez du bere larreak utzi nahi baina egindako esfortzuaren eraginez, gaixotu egiten da. Orduan, geratzen zaion aukera bakarra banatu eta senarra ustea da, berriz ezkondu aurrera egin ahal izateko. Ezkongai ugari aterako zaizkio, baina horietako bat bera ere ez dago prest Tuyak jartzen duen baldintza onartzeko: semeak eta, batez ere, senarra zaintzeko.