Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/11/10

Udala ordezko energiei buruzko CDa prestatzen dihardu

Ermuko Udalak ordezko energiei buruzko CD-ROMa kaletartuko du, 2006. urtean. Horretarako lau gazte kontratatu ditu, binakako eta sei hilabeteko kontratuekin. Kontratu horiek, aurtengo INEM eta Toki-udalbatzak izena duen egitarauari atxikita egin dira. Proiektua martxan da orain dela zazpi hilabete eta, jada, gazteen bigarren bikotea lanean hasita dago eta lehenengo zirriborroa esku artean dauka. Proiektu hau, ikasketak amaitu berri duten gazteei lan-mundura sartzen laguntzeko udalak hartutako erabaki sendoaren ondorio da. Proiektuaren arduradunek ustetan, horrelako produktu batek herritarren eta, batez ere, ikasleen artean harrera ona izan dezake. Uste hori, aldez aurretik izaniko esperientzian oinarritzen da, iaz Ermuko historia modu atsegin eta dibertigarrian kontatzeko, gazte ermuarrek landu zuten disko konpaktua interes handia piztu baitzuen. CD hura 12 urtera arteko ikasleentzat egina zegoen.

Energiei buruzko CDa

Aurreko proiektuaren azala 'Denboran atzera egiteko gela' izenekoa

Oraingo proiektu hau bi faseetan lantzen ari da: lehenengoan, edukia eta diseinua egituratu dira eta, bigarrenean, datu zehatzak, azterketak eta analisiak bezalako edukiak txertatuko dira, atal hau teknikoagoa baita. Material guzti hori, adituagoentzat ere oso aproposa izan daitekeela espero da.

Aplikazioaren pantaila bat.

Proiektu berriaren zirriborroa

Taldeak herriko talde guztien beharrak ase nahi dituenez, alor honetan diharduten pertsona ugarirekin kontaktuan jarri da eta dokumentazio lan sakona egin. Azoka espezializatuetara ere jo dute gaian janzteko eta, orain dela gutxi, prestatutako softwarea erakutsi dieta herriko ikastetxe bateko ikasleei, beren iritzia eta balorazioa ezagutzeko. Lehen aurkezpen horren helburua, produktuaren akatsak eta hobegarriak diren gauzak ezagutzea eta haurren iritzia entzutea zen. Esperientzi hori oso ‘positibotzat’ jo dute eta ikasleen iradokizun guztiei erantzuna ematen saiatuko direla jakinarazi digute.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo