Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/11/10

Udazkeneko inausketa lanei hasiera eman zaie

Udal zerbitzu eta herri-lan taldeak hasi berri ditu inausketa eta lorezaintza lanak herriaren erdialdeko lorategi eta kaleetan zehar. Herri-lan taldeko lorazainek, udazkenero egiten duten legez, herriko lorategi eta kaleetan landaturiko zuhaitz eta zuhaizka inausteari ekin diote, aste honetan bertan. Lanak herriaren erdialdean hasi dira, horiek amaitu ahala gainerako kale eta auzoetara zabaldu eta pasatzeko.

Lanak erdialdeko plaza eta kaleetatik hastearen arrazoia, datorren larunbatean Ermuak bere itxurarik onena erakustea eta txukun edukitzean datza, David Henares Fuente herri lantaldeko buru eta koordinatzaileak adierazi digunez. Larunbat honetan, San Martin azoka arrakastatsu eta jendetsuaren aurtengo edizioa ospatuko baita gure herrian. Inguruko eskualdetako ortu eta baserrietako produkturik onenak bertara bilduko direlarik. Xede horrekin, Zubiaurre, Orbe Kardinalaren plaza, Torrekua, VI. Mendurrena eta abar bezalako tokietan lanean ari dira, zuhaitzak inausi eta lorategietako lore eta landareak udazken eta neguko beste batzuengatik ordezkatzen.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo