Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/3/28
Euskara Sailak eta Gizarte eta Kultura Alorrak (Inmigrazio zerbitzua) aurten egiteko asmoa duten etorkinentzako euskara ikastaroen berri eman dute. Bi ikastaro egiteko asmoa dago: bata apirilaren 14tik ekainaren 20ra bitartean izango da, astelehenetan eta eguaztenetan, 9:15etatik 12:15etara eta matrikulatzeko azken eguna apirilaren 11n izango da. Bigarrena, berriz, ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean eta hiru orduko klaseak izango ditu astegun guztietan, honetan izena emateko azken eguna, aldiz, ekainaren 20a izango da.
Ikastarook hirurogei orduko iraupena izango dute eta gure Erkidegoan bizi diren 16 urtetik gorako etorkinek parte hartu ahal izango dute. Ekimenaren xedea etorkinek hemengo gizartea, ohiturak eta abar ezagutu eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak ematea da. Ikastaro hauetan, besteak beste, gure gizartea ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai lantzen dira, hala nola, agurra, zenbaketa, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, erosketa, eta abar… Hitz bitan esanda, indarra hiztegian eta oinarrizko ulermenean jarriko dira.