Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/3/14
I Piropo lehiaketarako lana aurkezteko epea amaiturik, udal Euskara Sailak oso balantze positiboa egin du. Batetik aurkeztutako lanen kopurua altua izan delako eta, beste aldetik jasotako piropoen artean badirelako harribitxi ugari; edonor txunditzeko modukoak. Hau dela eta, mahaikideen artean ez da erraza izan adostasun batera heltzea, guztira 78 piropo izan direlako aurkeztuak: nagusien artean 64 piropo aurkeztu dira eta 18 urtetik beherakoen artean 14 lagunek hartu dute parte. Azkenean Euskara batzordeko ordezkari lanak egin dituen Haurtzaindegiko Saioa Zabala kideak, Aukera Berdinetarako Zerbitzuko ordezkaria den Begoña Fernandezek eta Euskara Saileko langilea den Fernando Aranberrik osatutako epaimahaiak sariak ondoko eran banatzea erabaki du.
18 urte beherakoentzako 100 eurotako erosketa-txekea saria Marta Morenok eskuratu du, ondoko piropo honekin:
Egunero zu ikustean kilimak sortzen zaizkit sabeleanAdin nagusientzako bi pertsonako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapairekin eta Dastatzeko Mendua Donostiako La Perlan Mª Espe Barcenilla Saezek beraganatu du ondoko piropo honekin:
Zertarako jausi lurrera, hodeietan zurekin banago?Kategoria honetan egondako maila ez da halanolakoa izan, lehiaketara aurkeztu diren piropo hauetariko batzuek erakusten dutenez:
Zu barik gorputza hotz eta bihotza hutsik!