Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/3/9
Ermuan jada botoa eman dutenen portzentajeak ia 6 puntu gutxiago da, 2004koarekin alderatuz gero. Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %56,83 zela ezagutarazi da, hauteskunde mahaietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 13. 441 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 7.639 pertsonak bozkatu dutela. Orain dela lau urte ordu berean parte-hartzea %62,94 zen. Urte hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 13.885 pertsona alegia. Aldiz, aurten hautesle izan daitezkeenak 13.441 dira, hau da ia 444 pertsona gutxiago.
Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta aurrerapena besterik ez dira, oraindik ere bi ordu geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Kolegiook itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta benetakoa.