Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/3/8
Ermuko Udaleko Bozemaileen Batzordeak gaur arratsaldeko atentatua gaitzetsi eta biharko eguerdirako manifestazioa deitu du. Batzordea premiazko izaera bildu da iluntzean, Isaias Carrasco Miguel arrasatearraren erailketaren ondorioz. Udalbatza eratzen duten alderdietako bozemaileak atentatu hori gaitzetsi dute eta “terrorismoaren gaitza behin betikoz ezabatzeko lanean jarraitzeko erakundearen konpromisoa sendo mantentzen dutela” adierazi.
PSE-EE-PSOE, PP, PNV eta IU-Berdeak taldeek testu bat adostu dute, zeina bando baten jaso eta, jada, herriko etxeetako portaletan jartzen ari den une honetan. Guk adostutako testu eta bando hori pdf formatuan eskaintzen dugu web gune honetan, beheko informazio gehiago atalari egindako lotura bidez.
Alkatetzak eta Aukera Berdinetarako zinegotzigoak Emakumearen Nazioarteko Egunean urtero egin ohi den kontzentrazioa bertan behera uztea erabaki dute, ekitaldi biek ordu berdinerako deituta baitzeuden.
Bozemaileek deitutako manifestazioaren ibilbidea ondorengoa izango da: Orbe Kardinalaren plazatik atera eta Zubiaurretik gora; hemendik ezkerrera VI. mendeurrenaren kalera; ondoren San Pelaiotik jarraituko, Diputaziora heldu bitartean, Merkatu plaza aurretik segi eta Probalekutik, berriz ere Orbe plazan amaitzeko.