Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/3/7
Ermuko alkate Carlos Totorikak Bozemaileen Batzordea deitu du gaurko arratsaldeko zazpi eta erdietarako. Batzordera Udalbatza osatzen duten alderdien ordezkariak bilduko dira. PSE-EE-PSOE, PP, EAJ eta IU-Berdeak alderdietako bozemaileak premiazko izaeraz bilduko dira gaur, arratsaldeko lehen orduan Isaías Carrasco Miguel zinegotzi ohiaren erailketari buruz hitz egiteko. Bileran alderdiek atentatua baloratuko dute eta, seguruenik, testu bat adostuko.
Atentatuaren berri jakin bezain laister, alkatea Arrasatera joan da. Deba Goienako herri horretan bertako elkarte sozialistako kideei eta familiakoei doluminak adierazi dizkie, pasatzen ari diren une lats eta gogor hauetan. Erailketaren berri izan denean, Ermuko udaletxeko balkoi nagusiko banderei dolu-xingola beltza jarri zaie eta horiek masta erdira jarri dira.