Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/2/4
FEMP, Kultura Ministerioa eta Coca Cola Fundazioak Ermuko Udal liburutegiari sari gisa emandako materiala hilabete honetan liburutegian ikusgai jarriko da. Ermuko udal liburutegia “Irakurmena sustatzeko Estatuko sarietan” finalista geratu zen eta 270 liburu sorta lortu zuen. Liburuok adin guztietarako dira: haur, gazte nahiz helduentzako. Horrez gain, sustapen-poltsak, orri markatzaileak eta kamishibai (antzoki japoniarra). Otsaileko hilabetean zehar liburutegiak jaso duen material ia guztia erakutsiko du, horietako batzuk bakarrik liburutegian bertan kontsultatu ahal izango dira.