Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/2/1
Hemendik aurrera Ermuko KEko bazkide direnek, deskontu eta opariak jaso ahal izango dituzte herriko hainbat dendetan. Zuzendaritzakoek herriko hamabost bat denda eta zerbitzuetako establezimenduekin hitzarmena egin dute horrela izan Darin. Talde gorritxoko buruzagiek bazkideak egiteko kanpaina berri bati hasiera emango diote datozen egunotan. Kanpaina horri ondoko titulua jarri diote: ‘Bazkide egiteak, abantaila gehiago du’. Denda eta establezimendu horietan abonatuei egiten duten erosketa edo kontratazioagatik ehuneko 5etik 15era bitarteko deskontuak eta opariak egingo dizkiote. Ekimenarekin bat egin dutenen artean sektore ugari daude, esaterako, informatika, estetika eta ileapaindegia, argazkilaritza, etxe-elektratresnak, optika, jantziak, kirola, aseguruak edo bitxitegiak.
Elkarteak ekimenaren berri emateko foileto bat argitaratu du, zeina datozen egunetan herriko etxeetara banatuko dena. Argitalpen horretan esaten denez, “klubari lagundu etaTeodoro Zuazua futbol-zelaian jokatzen diren ligako partida guztiez doan gozatzeaz gain, bestelako abantaliaka ere izango dituzu, bai klubaren beraren merchandising produktuetan, bai itunpeko komertzioek eskainitakoetan ere. Hala, bakarrik, bazkide izateagatik %15erainoko deskontuak edo opariak eskuratuko dituzu zerbai erosi edo kontratatzean”.
Ekimenarekin bat egin duten establezimenduak, orain artean, ondoren zerrendatzen direnak dira: Beep Ermua, Marfil, Osasun eta edergintza, Irudi argazki denda, Arrieta etxe-elektratresnak, Ekintza papertegia, Casado optika, Horacio moda eta altzariak, Muga kirolak, Ramos moda, Senén bitxitegia, Drach moda, Vitalicio aseguru etxea eta Ermua Autoeskola.