Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/9/28

Anne Erauskin Europako Txapelketarako aurrez hautatu diren 35 eskubaloi jokalarien artean

Anne Erauskin Martinez gaztea 2022ko Europako eskubaloi Txapelketarako aurre hautatutako 35 jokalarien artean dago. Txapelketa azaroaren 4an eta 20an jokatuko da Montenegron, Ipar Mazedonian eta Eslovenian. Jose Ignacio Prades hautatzaile nazionalak jokalarien atariko zerrenda eman zuen ezagutzera atzo, eta horietatik kontinenteko txapelketara eramango dituen 20ak aukeratuko ditu. Ermuarrak bosgarren denboraldia jarraian betetzen du Guerreras Iberdrola Ligan jokatzen; aurten Donostiako Super Amara Bera Berako elastikoarekin, Imanol Alvarez entrenatzaile ermuarraren zuzendaritzapean. Talde donostiarrak honako zazpi jokalari ditu aipatu zerrenda horretan: Maddi Aalla; Esther Arrojeria; Paula Arcos; June Loidi elgoibartarra; Maitane Etxebarria eta Laura Hernandez, Anne Erauskinez gain.

Europako txapelketarako 16 selekzio sailkatu dira, eta Europako Balomnano Federazioak (EHF, European Handball Federation) herrialde bakoitzeko jokalarien zerrendak argitaratu zituen baita ere bart.

Anne Erauskin lasai dago atariko zerrenda horretan agertzen dela jakin eta ezagutzera eman ondoren. Lanean eta hazten jarraitzeko beste arrazoi bat bezala hartu du, kantxan bere onena emanda. "Deia iritsi behar badu iritsiko da, bitartean ni egunerokotasunean, nire klubean eta Ligan zentratuta jarraituko dut'  hausnartu du. Hegaleko jokalari ezkertiarrak aparteko dohainak eta ahalmen handia ditu, eta, beraz, denborak esango du noraino irits daitekeen. Oraindik ez ditu 24 urte bete; oso gaztea da. Ametsak betetzeko daude eta sabaiak hausteko. Etorkizunak erakutsiko digu.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo