Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2022/9/28

Osteguneko zineklubak iraileko zine programazioari agur esan eta ongi etorria emango urrikoari

Aste honetan, 'Entre la vida y la muerte' film belgikarra proiektatuko dugu, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Giordano Gederlini zuzendariaren thriller hau aurten estreinatu da eta ehun minutu irauten du. Bruselan bizi den espainiar baten eta bere buruaz veste egiten duen semearen istorioa kontatzen du. Aitak horretara eraman izan duten arrazoiak bilatuko ditu.

Ermua Antzokiak 18 film eskainiko ditu datorren urrian. Lau zine-klubean, hamar komertzial eta haurrentzako beste lau. Zineklubeko emanaldietara eta komertzialetara joateko bonuak 18,20 euro balio du eta Lobianon eta zinemako leihatilan dugu eskuragarri. Asteko lehen proposamen komertziala honako 'Jaula' titulua da, Elena Anaya protagonista duen Ignacio Tatayren estreinaldia. Beldurrezko eta intrigazko zinta da, 106 minutu irauten duena. Larunbatean arratseko zazpi eta erdieean eta astelehenean iluntzeko zortzi eta erdietan, hurrenez hurren.

Bigarren proposamen komertziala 'Viaje al Paraíso' da, George Clooney eta Julia Robertsek osatutako bikotearekin, bere neurrira egindako komedia erromantiko berri batean. Estreinaldi berri honek ikusmina piztu du. Ol Parkerrek zuzentzen du eta 104 minutu irauten du. Bikote dibortziatu baten istorioa kontatzen du, zeinak Balira bidaiatuko duten, bere alabaren ezkontzara. Larunbatean gaueko hamarretan eta igandean arratsaldeko 7 eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandean, arratsaldeko 5etan, publiko gazteenarentzako eta familiarentzako saioan marrazki bizidunak izango ditugu, 'Un héroe samurai: la leyenda de Hank'. 96 minutu irauten duen animaziozko zinta britainiarra. Marrazki bizidunetako zintak Hank aurkezten digu. Zakur xarmagarria da, burua ametsez beteta duena samurai bihurtzeari buruz, eta bere patuaren bila abiatzen da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Ermua Antzokiko mikrositean.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo