Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/1/17
‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak ‘El Camino de San Diego’ filma proiektatuko du gaur zine-klubekoa saioan. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Urtarrileko saioak komedia independenteari dedikatzen ari zaizkio. Luzemetraia argentinarra da, zeinak 96 minutuko iraupena duen. Carlos Sorin da zuzendaria. Filmak Epaimahaiaren sari nagusia eskuratu zuen 2006ko Donostiako Zinemaldian,. Lana draren generoan kokatzen da. Obran parte hartzen duten aktoreek ondokoak dira: Ignacio Benítez, Carlos Wagner, Paola Rotela, Silvina Fontelles, Miguel González Colman, Michael Pitt.
Tati, Misiones probintziako gazte bat da, argentinar gehienek bezala Maradona jokalariaren zale amorratua. Lanik gabe eta egoera ekonomiko dramatikoan egon arren, ez du gaztetasuneko izpiritua galtzen. Telebistaren bidez jakiten du futbolaria larriki ingresatu behar izan dutela ospitalean, bihotzeko arazoengatik. Albistea jakin bezain pronto, Buenos Aireseko hiriburura joatea erabakitzen du egin duen zurezko taila bat bere idoloari pertsonalki entregatzera. Bidea oinez eta mendiak zeharkatuz egiten du. Berakin taila eta poltsa bat darama, lan batzuekin batera hiriburuan saltzeko asmoz. Bidean doala Warguinho gaztea ezagutzen du, ezusteko ugari biziz txango horretan. Zurezko taila idoloari entregatzerik izango al du? Ikusi behar…