Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/1/14
Atletismoko euskal Federazioak bere atletentzako kontzentrazioa deitu du hurrengo larunbaterako Ermuan. Kontzentrazio hori monografikoa izango da eta saltoen atalera dedikatuta egongo da. Gonbidatutako atletek eta beren entrenatzaileek Betiondo kirol-gunera bilduko dira egun osoan. Kontzentraziora hogeita lau kirolari daude deituta, altuera-, luzera- eta pertika-jauzietako diziplinatakoak. Jardunaldiari hasiera emango zaio goizeko 10etan, herrian bertan bazkaltzea aurreikusten du eta amaiera, hiru entrenatzaileek emango duten saio teknikoarekin emango zaio amaiera. Entrenatzaile horiek Miguel Velez, Ramon Cid eta Jon Carla Lizeaga dira.
Ekimena Antonio Cid Iglesias entrenatzaile ermuarrak antolatu du. Egun Antonio jauzi ataleko arduraduna da euskal federazioan. Halaber, Villalobos eta Soto altuera-jauziko saltarien entrenatzailea ere bada.
Egitaraua