Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2008/1/8
Udal Euskara Sailak, liburutegiarekin batera, martxan jarri duen Olentzerori gutuna izeneko ekimena oso arrakastatsua gertatu da herritarren artean. Egitasmo honek herritarrak euskaraz idaztea, inolako beldur barik lortzea zuen helburu nagusia; eta horretaz gain, gainera, umeen artean euskarazko jolasak suspertu nahi zituen. Parte hartzea oso handia izan da, bai umeen artean eta baita nagusien artean ere, non, adinak ez zuen mugarik. Guztira 212 gutun jaso dira eta horietariko 28 ziren nagusien atalekoa dira. Bestalde, aipatu beharra dago 13, 16 eta 17 urtetako inork ez duela parte hartu, eta sariak hutsik ez gelditzearren, antolatzaileok adin hauetarako ziren sariak beste adinetakoen artean banatzea erabaki du. Zozketa, oinarrietan azaldu bezala, liburutegian egin da. Hona hemen sariak eta saridunak:
Opariak | Saridunak |
---|---|
Euskal Inauteriak, 3D puzzleak | Irati Garitagoitia |
Euskal Herria pare jokoa | Iraia Bengoetxea |
Kirolaz badakit | Cristian Fernández |
Naturpolis | Sandra García |
Euskopoli | Carmen Álvarez |
Auskalo | Sara Mª Da Silva |
Badakit | Andrea Ramos |
Lauburua | Yuete Alonso |
MP4 | Naoual Okich |
MP4 | Chaimae Khaldi |
MP4 | Sergio Rubio |
MP4 | Cristina Lorenzo |
Afaria | Sergio Díaz |