Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/12/21

Ordutegiak egokitu ditugu hainbat zerbitzutan Eguberrirako

Hainbat udal zerbitzuk herritarrei harrera egiteko dituzten ordutegiak egokitu egingo eta hainbatean itxiko dituztela iragarri dute, datozen egunetako jai egun eta Eguberrira egokitzeko.

Udal liburutegia esaterako itxita egobgo da abenduaren 24, 25, eta 31n eta urtarrilaren 5 eta 6an. Gainerako egunetan ohiko ordutegia mantenduko du. Goizez 10etatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldez, 4etatik 8etara bitartean. Larunbat eta Igandeetan 10etatik ordu 2etara bitartean.

Lobiano Kultur Gunea, Gazteria informatzeko zerbitzua zabalik egongo dira 26, 27 eta 28an. Goizean ONA txartela izapidetzeko eta arratsaldez, bere ohiko jardunerako. Lobiano itxita egongo da24, 25, 31eta urtarrilaren 1ean.

Emakumeen Topagunean, bestalde, ez dute aterik zabalduko abenduaren 24 eta 31n. Abenduaren 26, 27 28 eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an goizeko ordutegian izango dute eta soilik irekiko dute goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak bitartean, dena jarraian.

Azkenik, kiroldegia eta Betiondo kudeatzek dituen UKEk ere, ateak itxi egingo ditu. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean e. Gainerako egunetan ohiko ordutegiak mantenduko ditu. Larunbat eta igandeetan, jardunaldi zatitua izango dute, goizez 9etatik ordu 1etara eta arratsaldez, 4etatik


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo