Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/10/28

Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak jarduera osagarriak eta familiekiko topaketak berreskuratu

Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak jarduera osagarriei eta familiekiko harremanei ekin die berriro ikasturte hasi berri honetan, osasun-larrialdiko egoera atzean utzi ondoren

Alde batetik, tailerrak egin dituzte zentroan: bata, Ertzaintzarekin batera, gizabidezko portaerei buruz, eta, bestea, RAP, Odei Barrosorekin, udal-liburutegiarekin lankidetzan. Horretarako, ertzain unitate bat hurbildu da ikastetxera, eta lehen mailako hiru taldeei hitzaldi-solasaldi batean hitz egin zieten portaera zibikoei buruz eta, bestalde, Barroso rap kantari-bertsolariak rap musika generoari buruz. Azken horrek rap generoak dituen oinarri ezberdinez eta letra originalak inprobisatzeko moduaz hitz egin zien. Bigarren saio hau ikastetxeko sei taldeentzat egin da.

Gainera, ikasturte honetan ikasleak Antzokira bueltatuko dira IrudiBerriaren droga-mendekotasunen prebentzioari eta balioetan oinarritutako hezkuntzari buruzko filma bat ikustera.

Ikasleek eta familiek 'modu positiboan' hartzen eta baloratzen dituzte jarduerak

Bestalde, ikastetxean dauden familiekin ere bilerak egin dira. Bilerak talde txikitan egin dira, pertsonen arteko distantzia bermatzeko, gaur egun edukiera mugarik ez dagoen arren.

Familiek seme-alaben tutorea bera ezagutu ahal izan dute, eta tailerrak bisitatu, seme-alaben lana ikusteko. Ondoren, ikastetxeko integratzailearekin bildu dira, eta hark gizarte- eta hezkuntza-proiektua, programatuta dituzten jarduera osagarriak eta hurrengo topaketetarako lan-proposamenak azaldu dizkie.

Jarduera osagarriak ikastetxearen gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta ikasleek gaitasun pertsonalak eskuratzea errazten dute.

Familiek ikastetxean egiten dituzten topaketek aukera ematen dute irakasleak zuzenean ezagutzeko eta haien seme-alaben lantokia eta ikastegia ezagutzeko.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo