Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/10/27

‘Ermua iSTEAM' eta ‘Ermua Smart City’ programa teknologikoetarako izen-emateak zabalik

Jarduerak 10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat dira eta azaroan eta abenduan egingo dira Izarra Centren

Udal honek, garapen ekonomikoko sailaren bitartez, gazteentzako bi prestakuntza-ekintza antolatu ditu, nagusiki praktikoak eta etorkizuna jomuga dutenak. Ermua Smart City eta Ermua ISTEAM izenekoak dira; Gai Orokorren eta Osoko Bilkuraren atzoko batzordean aurkeztu ziren. Ermua Smart City teknologia tailerra 10 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Azaroaren 13, 20 eta 27an eta abenduaren 4an egingo da Izarra Centren, saio bakoitzak hiru ordu eta erdi iraungo du. Bi talde eta bakoitzeko 12 partaide izango dira eta Doplay enpresak emango du. Denbora errealean konektatutako Ermua bat lortzeko ideiak landuko dituzte, non hiri-altzariei eta tokiko ekipamenduei bizia emango zaien hirian teknologia berriak erabiliz eta aplikatuz (kaleko argiak, zebrabideak, edukiontziak, eta abar). Hori guztia modu praktiko eta atseginean egingo da, partaideen irudimena eta garapen praktikoa lehenetsiz.

Parte-hartzaileek pentsatu, proposatu eta gauzatuko dute teknologiak nola hobetu dezakeen udalerriko iraunkortasuna, egoiliarren bizi-kalitatea eta/edo ditugun zerbitzuak. Ikasten jolastea edo jolasten ikastea bezala izango da. Gure gazteek etorkizun hurbileko hiriak diseinatuko dituzte. Izen-emateak azaroaren 5era arte edo aurreikusitako plazak bete eta agortu artean. Interesa duten familiek 30 €ordainduko dituzte, eta udalak 90 € gehiago ordainduko ditu parte-hartzaile bakoitzeko, plaza bakoitzeko kostua 120 €baita.

Jarduera IoTek (Internet of things edo Gauzen Internet) Izarra Centren Euskadin eta Espainian duen lehen laborategi praktikoari estuki lotuta egongo da. IoT teknologiak hirian duen lotura zuzena egiaztatuko dute, maketa eta prototipoetako sentsoreen eta mikrotxipen bidez. Jakin baitakigu, mikrotxipak gero eta garrantzi handiagoa dutela eta gure mundu globalizatuko hainbat sektoretako produktuen ekoizpena geldiarazteraino.

Ermua iSTEAM Gabonetako opor egunetan

Gabonetako oporretan -abenduaren 27, 28 eta 29an- Ermua iS TEAM programa izango dugu, tailer eta esperimentu zientifiko-teknologiko berriak oinarri izango dituen ekimen dibertigarria. Hirugarren edizio honetan gure gazteek ingelesezko STEAM akronimoak -zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak- biltzen dituen gaitasunen hobekuntzan sakontzen jarraituko dute. 11 urtetik aurrerako gazteentzako proposamena da, 40 plaza eskaintzen ditu eta MathMysteryBox enpresak emango du. Izen-ematea online egin daiteke. Izen-ematea doakoa da, kostu osoa udalak hartuko baitu bere gain.

Ekimenaren helburu nagusia zientzia, teknologia, ingeniaritzak, arteak eta matematikak gazteei hurbiltzea da, modu dinamikoagoan eta parte-hartzailean.

Hiru goiz dibertigarri

Ermua iS TEAM programa hiru egunetan garatuko da eta agenda hiru bloketan banatuko da: arropa birziklatze sortzailea eta AR Sandbox; arropa birziklatze sortzailea eta E-ehunak eta snack esperimentak. Jarduera horiek 9:30etik 13:00etara egingo dira lehenengo bi egunetan, eta 11:00etatik 13:00etara hirugarren eta azkenengoan.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus kartelak. Zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko, idatzi  pe@udalermua.net postontzi elektronikora.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo