Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/10/27

‘Madres paralelas’ filmak ‘Sin tiempo para morir’ ordezkatuko du asteko zine egitarauan

Urriko zine programazioa amaitzen ari da, eta Ermua Antzokiak lau zinta berri aurkezten ditu hilabetea modu ezinhobean amaitzeko. Asteko lehen filma Un segundo drama txinatarra izango da, biharko zineklub saioan emango dena. Atxilotu bat Txinako ipar-mendebalde hondatuko auzolandegi batera bidaltzen dute herrialdeko Iraultza Kulturalean. Irudimena erabiliz, eta pelikula batean filmatutako alaba ikusteko helburu bakarrarekin, ihes egitea lortzen du eta inguruko herri bateko zinemarantz jotzen du. Han pelikula-zinta hori aurkitu eta bereganatzea espero du. Leku horretan, ordea, arlote batekin gurutzatzen da, film bera lapurtzea lortzen duena. Bitxia bada ere, objektu misteriotsu hau, biek arrazoi oso ezberdinengatik irrikatzen dutena, ustekabeko adiskidetasun baten sustrai bihurtuko da. Un segundo jatorrizko bertsioan proiektatuko da, azpitituluekin, 20:30etik aurrera.

Asteko lehen film komertziala Las leyes de la frontera izango da, Daniel Monzonek zuzendu eta Marcos Ruiz, Begoña Vargas eta Chechu Salgado protagonista dituen thriller espainiarra. Javier Cercasen izen bereko eleberriaren egokitzapena da, 1978ko udan Gironan kokatua. Ignacio Cañas hamazazpi urteko ikasle lotsati eta apur bat baztertua da. Zarco eta Tere hiriko txinatar auzoko bi gaizkile gazteak ezagutzean, lapurreta uholde geldiezin batean murgiltzen da, uda osoan zehar luzatuko dena eta bere bizitza betiko aldatuko duena. Las leyes de la frontera Ignacio nagusi egin zen udako historia da, bi munduren arteko muga etengabe urratuz, eta ongiaren eta bidegabekeriaren arteko lerroa gurutzatuz. Filma larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean izango da ikusgai.

Asteburuko bigarren filma Pedro Almodovarren Madres paralelas izango da. Hasiera batean James Bonden azken lana iragarri bazen ere (Sin tiempo para morir), data horietarako karteldegia berriz programatu behar izan da eta Daniel Craigen pelikula berria azaroaren 21ean eta 23an emitituko da.

Madres paralelas lanari dagokienez, Penelope Cruzek eta Milena Smitek Janis eta Ana antzezten dituzte, ospitaleko gela berean erditzeko zain dauden bi emakume. Biak ezkongabeak dira, eta ustekabean geratu ziren haurdun. Janis, adin ertainekoa, ez da damutzen, eta erditzearen aurreko orduetan pletoriko dago. Ana, ordea, nerabea da eta beldurtuta, damututa eta traumatizatuta dago. Janis animatzen saiatzen da ospitaleko korridoretik sonanbulak bezala paseatzen duten bitartean. Ordu horietan gurutzatzen dituzten hitz bakanek oso lotura estua sortuko dute bien artean, eta zoriak guztia korapilatuko du, bien bizitzak aldatzera iritsi arte. Madres paralelas igandean 19:30ean eta asteartean 20:30ean eskainiko da.

Igandeko haurrentzako zinemari dagokionez, 17:00etan Ninja a cuadros 2 emango da, 12 urtetik gorako ikusleentzat gomendatutako animaziozko zinta. Film honetan Alex eta Taiko Nakamura jarraituko ditugu Phillip Eppermint gaizkilearen bilaketa frenetiko batean. Eppermint maltzurrak Thailandian espetxe-epaia saihestea lortzen duen bitartean, Taiko eta Alex berriro batu dira, familia osoaren laguntzaz, Eppermint atxilotzeko. Alexen eta Taikoren adiskidetasunak presio handia jasango du, misio arriskutsu batean murgiltzen diren bitartean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo