Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/10/27

Hastear da 2022ko Aurrekontuetarako parte-hartze kanpaina

Ermuko Udalak herritarren proposamen eta lehentasunen bilketa antolatu du aurten ere, 2022ko Udal Aurrekontuak zehazte aldera. Herritarrek egiten dituzten ekarpenak lagungarriak izango dira erakundearentzat, bizilagunentzat garrantzitsuenak diren eremuak zehazteko eta, horrela, datorren ekitaldiko aurrekontua doitzeko.

Parte-hartze prozesua ostiral honetan, urriak 29, hasiko da. Ermuan erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute beren lehentasunak, hobetzeko ideiak edo iradokizunak aurkeztuz azaroaren 7ra arte.

Herritar guztiei parte-hartzea errazteko, Udalari proposamenak helarazteko hainbat bide prestatu dira:

Informazio-karpak

Pandemiaren aurreko urteetan bezala, Udalak informazio-karpak jarriko ditu herriko hainbat tokitan, herritarrek prozesuari buruzko informazio gehiago lor dezaten eta galdesortak entregatu ditzaten. Galdetegiak instalazio horietan ere egongo dira eskuragarri. Karpak 18:00etatik 20:00etara egongo dira erabilgarri, data eta kokapen hauetan:

Proposamenak aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da NANarekin identifikatzea, bai aurrez aurre parte hartzerakoan, baita Internet bidez egiterakoan ere.

Ideiak bildu ondoren, ekarpen guztien balorazio teknikoa egingo da, eta erabakiko da ea 2022ko Aurrekontuan sartzen diren, ezesten diren edo azterlan gehigarrien zain edo etorkizuneko jarduketetarako uzten diren.

Gainera, zinegotziak telefonoz jarriko dira harremanetan ekintza zehatzak proposatzen dituzten pertsonekin eta hartutako erabakiaren berri emango diete, eta azken emaitzak udalaren webgunean argitaratuko dira.

Bideo labur bat uzten dizuegu, parte hartzeko prozesu osoa laburbiltzen duena. Proiektua astearte honetan, hilak 26, aurkeztu da Informazio Batzordean.

2021eko Aurrekontuen kontuak ematea

Herritarren lehentasunak zehazteko galdera-sortarekin batera, Udalak argitalpen labur bat banatuko du postontzietan. Esku-orri horretan, herritarrek bereziki garrantzitsutzat jotako eremuen inguruan 2021ean egindako jarduera garrantzitsuenak laburbilduko dira: enplegua eta ekintzailetza; bazterketa-arriskuan dauden pertsona eta familientzako laguntzak; irisgarritasuna eta mugikortasuna; gardentasuna, zerbitzuen hobekuntza eta herritarren arreta; eta ingurumen-iraunkortasuna.

Argitalpen osoa lerro hauen azpian irakurri dezakezue.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo