Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/9/17

90 eurorainoko laguntzak Ermuan eskola-materiala erosteko

Herriko familia eta ikasleen artean iaz izandako harrera onaren ondoren, Ermuko Udalak gure herrian eskola-materiala kontsumitzeko laguntzak eskainiko ditu aurten ere. Horrela, tokiko establezimenduetan erosketak egitea sustatzen da, eta ikasturte hasieran ohikoak izaten diren gastuak arintzen dira.

Dirulaguntzak gehienez 90 eurokoak izango dira ikasle bakoitzeko, eta 2021eko irailaren 1etik urriaren 30era bitartean Ermuko dendetan egiten diren arropa, oinetakoak, kirol-materiala, eskola-materiala (testuliburuak izan ezik), material informatikoa, betaurrekoak eta lentillak erosteko gastuak ordaindu ahal izango dira.

Berrikuntza gisa, aurten lau laguntza lerro prestatu dira, iaz baino bat gehiago:

Laguntza hauek jasotzeko, derrigorrezkoa da Ermuan erroldatuta egotea, gutxienez 2021eko urtarrilaren 1etik urte bereko abuztuaren 31ra bitartean. 2021ean jaiotako haurren kasuan, eskaera egiteko unean Ermuan erroldatuta egotearekin nahikoa izango da.

Laguntzak eskatzeko epea eta eskaerak aurkezteko bideak

Interesatuek oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dute laguntza-eskabidea, irailaren 28tik abenduaren 5era arte, Ermuko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (eguneko 24 orduetan) edo Abiapuntu bulegoan, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara. Instalazioetan itxaronaldi luzeak saihesteko eta erabiltzaileen tramitazioa arintzeko, bide elektronikoak erabiltzea gomendatzen da. Gogorarazi nahi dizuegu Udalak laguntza eskaintzen duela ziurtagiri elektronikoak eta BakQ erabiltzeko, herritar guztiek tresna teknologiko horiek aprobetxatu ditzaten.

Bete beharreko eskabide-orria egoitza elektronikoan bertan aurkitu ahal izango da, eta herriko ikasleei ere banatuko zaie ikastetxeetan. Agiri horrez gain, 90 eurorainoko laguntzak jaso ahal izateko, irailaren 1etik urriaren 30era bitartean Ermuan egindako gastuen fakturak entregatu beharko dira, diru-laguntzaren titularraren izenean, non argi eta zehatz jasoko diren erositako produktuak. Halaber, kontu korrontearen titulartasunaren datuak justifikatzeko agiri bat, matrikularen egiaztagiria (17 urtetik gorakoen kasuan) eta SEPEren ziurtagiria (langabeen kasuan) eskatuko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo