Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/6/4

San Isidro-San Roke kaleetako igogailuak eta Erdikokaletik plazara doan pasabidea zabalik

Ermuak Goienkale, San Isidro eta San Roke kaleak lotzen dituzten bi igogailu publikoak estreinatu ditu gaur, ekainak 4. Erdikokale kaletik Orbe Kardinala plazarainoko pasabidea ere zabalik geratu da, frontoiaren ondoko paretatik.

Ermuko Udaleko Hirigintza Arloak udalerriko irisgarritasuna hobetzen duten bi jarduera garrantzitsuri amaiera eman die horrela. Izan ere, igogailuei esker, Santa Ana auzora eta inguruetara – anbulatoriora, adibidez – erosoago igo ahal izango gara, gure egoera fisikoa edozein dela ere.

Fhimasa enpresa arduratu da bi igogailuak jartzeaz eta ingurua urbanizatzeaz. Jarduera honen aurrekontua, guztira, 525.000 eurokoa izan da.

Erdikokale eta Orbe Kardinalaren arteko pasabideari dagokionez, estanko zaharra eta 'Aldapakua' baserriaren zati bat eraitsi ondoren, plazara sarbide bat ireki da frontisaren alboko horman, eta ingurua urbanizatu egin da. Plazatxo atsegin bat sortu da, bankuak, eskailerak eta arrapala dituena. Felix Izaguirre pilotariaren omenezko plaka, frontiseko harrizko horman zegoena, kendu egin zuten obretatik babesteko, eta laster jarriko dute berriro jatorrizko tokian.

Juan Carlos Abascal alkateak eta Beatriz Gamiz, Jol Gisasola eta Arritokieta Araiztegi alkateordeek igogailuak eta plazako pasabidea bisitatu dituzte gaur goizean, Hirigintza Saileko teknikariek eta obra zuzendaritzak lagunduta.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo