Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/5/18

Herritarrei ahalegina eskertzeko bideoa Birziklapenaren Nazioarteko Egunean

Mankomunitateak ikus-entzuneko horretan eskerrak eman dizkie herritarrei azken hilabeteetan egindako ahaleginagatik, eta gaikako bilketa areagotzera eta hondakinak bereizteko eta birziklatzeko baliabide guztiak erabiltzera animatu ditu

Debabarrena Mankomunitateak bideoa prestatu eta ezagutzera eman du Birziklapenaren Nazioarteko Egunean eskualdeko herritarrak eskertzeko eta birziklatzeko eskura dauden baliabide guztiak erabiltzeko deia egiteko.

Iosu Arraiz, Mankomunitateko presidenteak, lehenik eta behin, herritarrak eskertzen ditu bideoan “azken hilabeteetan gaikako bilketari dagokionez erakutsi duten konpromisoagatik.” Izan ere, 2021eko lehen hiruhilekoan, Debabarrenako gaikako bilketak bilakaera oso positiboa izan du: 2020an baino 85 tona errefus gutxiago bildu dira, eta gaika bildu den organiko kopuruak, berriz, 43 tona egin du gora.

Errefusa murriztu behar dugu 2030ean gaikako bilketaren %70era iristeko

Arraizek azpimarratzen duenez, “2030erako %70eko gaikako bilketara iristeko helburua betetzeko, ezinbestekoa da errefusa edo birziklatu ezin diren hondakin kopurua murriztea”.

Egunero sortzen dugu hondakin kopurua handia da, eta, beraz, behar bezala sailkatu eta dagokion edukiontzira bota behar ditugu. "Horretarako, ohiko koloretako edukiontziez gain, 12 minigarbigune ditugu Debabarrenean, hondakin elektrikoak, kafe-kapsulak eta ohikoak ez diren beste hondakin txiki batzuk biltzeko. Eraikuntzako hondakinak, etxeko hondakin arriskutsuak, egurrak, etab. botatzeko garbiguneak ere baditugu. Erabil ditzagun eskura ditugun baliabideak behar bezala birziklatzeko ".

Mankomunitatearen instalazioak eta karakterizazio lanak iruditan

Birziklatzearen garrantzia azpimarratzeaz gain, Mankomunitatearen ohiko jarduera eta dituen instalazioak ere jaso eta erakusten dituzte irudiek: ibilgailuak non gordetzen diren, hondakinen karakterizazioa nola egiten den, eta abar...

Mankomunitateak hondakinen karakterizazioak egiten ditu, behar bezala birziklatzen den ala ez jakiteko. Eskualdeko hainbat tokitako edukiontziak aztertzen dira, hondakinak behar bezala sailkatuta dauden ikusteko. Horrela, gaikako bilketaren inguruan dauden ahulguneak identifikatzen dira, horien inguruan lan egiteko eta hobetzeko moduak bilatzeko.

Jarraian Mankomunitateak prestatu duen bideo lagatzen dizuegu, zeina bere Youtube kanalean igota duen.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo