Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/11/30

Rai Bueno ipuin kontalariaren saioa bihar

‘Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Bihar larunbata –abenduaren 1a- egingo da udal liburutegian. Saioa Rai Buenok egingo du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da liburutegiaren barne, haurrentzat prestatu eta egokitutako aretoan. Saioa aproposa da 6 urtetik 11ra bitarteko gaztetxoentzat.

Iraupena ordu betekoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek eragozpenik ez daitezen sortu, parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatu diete.

Proposamen honen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba gazteenei helaraztea eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo