Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2021/3/3
Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, liburutegiak feminismoari eta generoari buruzko titulu berriak erosi ditu eta ikusgai jarri ditu, ezagutzera emateko xedez. Material horiek guztiak, maileguan har ditzakete bazkideek.
Liburu berri horiek, Berdintasun sailak berriki erositakoekin batera, erakusketa batean ikus daitezke liburutegian bertan, martxoaren 1etik 14ra. Egun horretatik aurrera eta hilaren amaierara arte, erakusketa Emakumearen Topalekura lekuz aldatuko da.
Gogoratu behar da Emakumearen Topaguneak generoari eta berdintasunari buruzko 450 titulu inguru dituen kontsultarako bilduma duela. Bere materialak, fisikoki Emakumearen Topagunean badaude ere, Udal Liburutegiaren katalogoaren parte dira, eta horiek ezagutzeko Liburubila ataletik sar daiteke, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek hautatutako milaka material liburu, film, dokumentu, e-book... kontsultatzeko eta eskuratzeko aukera ematen duen kultur baliabideen bilatzailetik.
Bertan, Euskadiko Liburutegian edo Irakurketa Publikoko Sarean eskuragarri dauden orrialdeak, liburuen izenburuak eta emakumearen eta generoaren gaiekin lotutako ikus-entzunezko titulu gomendatuak jasotzen dira.