Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/3/3

Herriko atleta gazteek merezitako dominak lortu dituzte Euskadiko Txapelketan

Julene Bouzo Agirregomezkortak eta Maialen Ugena Fernandezek urrezko eta brontzezko dominak lortu zituzten, hurrenez hurren, altuerako jauzian eta proba konbinatuetan

Herriko atleta gazteek aurrera egiten eta hazten jarraitzen dute, eta euren potentziala erakutsi dute Donostian, otsaileko azken larunbatean, 15 eta 19 urte bitartekoen Euskadiko Txapelketan. Julene Bouzo Agirregomezkortak eta Maialen Ugena Fernandezek urrezko eta brontzezko dominak lortu dituzte bertan, hurrenez hurren, altuera jauzian eta diziplina konbinatuetan. Biak Bidezabal Durango Atletismo Taldeko kideak dira. Horiekin batera, Durangoko beste 7 taldekidek ere lortu dituzte dominak eta oso emaitza onak. Emaitzen berri eman dute Euskadiko Atletismo Federazioak eta DOT komunikazio taldearen eiberri! argitalpen digitalak.

Ermuarrei erreparatuz, Julene Bouzok, 20 urte azpikoen mailan, urrezko domina lortu du, eta aurtengo bigarren erregistro nazionalik onena eskuratu du, listoia metro eta 74 zentimetroko altuerara salto eginda. Erregistro horrekin bere marka pertsonala hobetu du, 1,70 zentimetrotik 1,74 zentimetrora. Lorpen horrek moralaz gain, martxoaren 6an Antequeran (Malaga) jokatuko den Espainiako Txapelketarako faboritoetako bat izatea eman dio.

Bestalde, Maialen Ugena gazteenak, 18 urtez azpikoak, brontzezko domina lortu du proba konbinatuen mixean (altuera jauzia, luzera jauzia, 60 metro hesiak, pisu jaurtiketa eta 800 metroko lasterketa). Hainbat diziplinatan atleta osoa eta orekatua izatea eskatzen duen espezialitatea. Zorionak biei eta zorte on hurrengo txapelketetan!


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo