Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/3/3

‘Noticias del gran mundo’ filmak emango dio hasiera martxoko zine programazioari

Ermua Antzokiak martxoko zine programazioari hasiera emango dio ostegun honetan. 16 zinta berrik osatzen dute hileko egitaraua, berrikuntza komertzialekin, zineklub saioekin eta haurrentzako zine onenarekin. Martxoko zine bonoa, zine komertzialean eta zineklubean sartzeko aukera ematen duena, salgai dago dagoeneko 15,60 euroren truke Lobiano Kultur Gunean eta Ermua Antzokiko leihatilan.

Aste honetako programazioa bihar hasiko da zineklub saioarekin, eta bertan Florecica dokumentala eskainiko da. Filmak Josefina Lamberto aurkezten digu, bere bizitzako ibilbide gogorra bertatik bertara kontatzen duen emakumea: aitaren eta 14 urteko arrebaren bahiketa eta erailketa krudeletik hasi, eta bere arrebak eta amak biziraun ahal izateko pairatu behar izan zituzten penetaraino. Florecica Maravillas da (bere arreba bortxatua eta eraila), bere ama da, bere arreba da, bera da, faxistek umiliatu, bortxatu, bahitu eta hil zituzten neskatilak, emakumeak, amak eta amonak dira. Sufritu duen guztia jasan duen arren, Josefinak irmotasuna, indarra, zintzotasuna, noblezia, hurbiltasuna eta maitasuna transmititzen ditu, inor axolagabe utziko ez duena. Florecica ostegun honetan izango da ikusgai 19:00etatik aurrera.

Zinema komertzialak Vadim Perelmanek zuzendutako El profesor de persa film errusiarraren lehen emisioa eskainiko du larunbatean. Kartzelako drama honek 1942ko Frantziara eramango gaitu. Gilles SSetako soldaduek atxilotu dute beste judu batzuekin batera eta Alemaniako kontzentrazio-esparru batera bidali dute. Han, exekuzioa ekiditea lortzen du, zaindariei, ez dela judua, persiarra baizik zin egitean. Publikoaren Sari Nagusia Sevillako Zinemaldian, El profesor de persa larunbatean eta astelehenean eskainiko da 19:00etan.

Asteko bigarren film komertziala Noticias del gran mundo izango da, Paul Greengrassek zuzendutako eta Tom Hanks eta Helena Zengel protagonista dituen western drama. AEBetako Gerra Zibila amaitu eta bost urtera, Jefferson Kyle Kidd kapitain beteranoa hiriz hiri ibiliko da albisteak kontatzen, munduko edozein txokotan gertatzen diren istorioez hitz egiten. Filma igandean eta asteartean izango da ikusgai, 19:00etan.

Haurrentzako zineari dagokionez, igandean Lupin III The first animazio japoniarra proiektatuko da 17:00etan. Arsene Lupin III.a lapur karismatikoa Letizia izeneko emakume batekin ari da lanean. Elkarrekin Bresson egunkaria aurkitu eta lapurtzen saiatuko dira, Arsene Lupin aitonak ere lortu ezin izan zuen altxorra.

Informazio gehiago, Ermua Antzokiaren mikrositean.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo