Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/3/2

Eibarko 43. Udaberri Sariko txapeldunorde izanda Aimar Galdos txirrindulari juniorra

Aimar Galdós Alonso txirrindulari ermuarrak txapeldunorde izan zen igandean jokatutako 43. Udaberri Saria 2021, Pneumax Sari Nagusia, lasterketan junior mailan. 17 urteko kirolari gaztea bigarren sartu zen Eibarko helmugan, 'Gaursa Rent a Car/La Tostadora' talde komertzialek babesten duten talde eta maillota jantzita.

Lasterketa Eibarko Txirrindulari Elkarteak eta Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak antolatzen zuten, 78 kilometroko hiriarteko zirkuitu batekin. Irteera eta helmuga Eibarren bertan zeuden; irteera neutralizatua izan zuen Untzagatik abiatuta eta amaiera Azitaingo helmugan.

Aimar helmugan sartu zen ihes eginda iritsi zen zazpi kideko taldearen arteko esprint baten ondoren. Sprint horretan Buruntzazpi taldeko Haimar Etxeberria Ansalas kirolaria nagusitu zen, ibilbide guztia 2 ordu 8 minutu eta 3 segundoko denboran egin zuelarik. Ermuarra bigarren postuan sartu zen, segundo bat beranduago, atzetik eta hirugarren Ampo-Ikolan Sports taldeko Xabier Intxausti sailkatu zelarik, denbora berberean.

Laburbilduz, Aimar Galdosek hasiera ona eman dio denboraldi berriari. Ziur aski, kirolari ermuarrak podium gehiago lortuko ditu errepidean jokatuko diren hurrengo probetan.

Azpian ermuarraren argazki batzuk uzten dizkizuegu, helmugara iritsi zen unekoa eta podiumekoak. Argazki galeria Asierrek utzi digu eta material grafiko horren jabetza intelektuala egilearena da. Jarraian, laburpen-bideo bat ere utziko dizuegu, talde antolatzailearen Youtubeko kanalean dagoena.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo