Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/3/2

‘Familiekin topaketak’ Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutuaren eskutik

Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak otsailaren 25ean eta 26an egin ditu aurtengo 'Familiekin topaketa'ren lehen saioak. Topaketa horiek Ermuko Udalak gazteen beharrei erantzuteko duen ikuspegi hezitzaile eta integratzaileari esker sortu dira. Horrela, gizartean eta pertsonalki ahalik eta hobekien garatzen laguntzen da, bai eta udalerrian barneratzen eta parte hartzen ere.

Topaketaren helburua familien eta hezkuntza-komunitatearen artean hausnarketarako eta partaidetzarako gunea eskaintzea da, bai eta gurasoei baliabide eta gaitasun erlazional positiboak eta eraginkorrak eskaintzea ere, seme-alaba nerabeekin tratua izan dezaten.

Aurten, egoera epidemiologikoa dela eta, ezin izan da topaketa institutuan bertan burutu, aurreko urteetan egin bezala. Hori horrela, ekimena bi saio eta bi taldetan banatuta egin da egun ezberdinetan Lobiano Kultur Gunean, edukiera handiagoa eskaintzen baitu.

‘Familiekin topaketa’ jarduera, ikastetxeko gizarte-integratzaileak zuzendua, Gizarte eta Hezkuntza Proiektuaren barruan kokatzen da, ikasleei arreta integrala eskaintzeko eta prozesuaren alderdi akademikoaz gain, gazteen alderdi sozial, pertsonal eta emozionalenaz ere lan egiteko.

Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak uste du horretarako ezinbestekoa dela familiak prozesu horretan inplikatzea, horiek baitira seme-alaben garapenerako funtsezko zutabeetako bat.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo