Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2021/3/2

¿Qué fue de Ana García? antzezlana taularatuko ostiral honetan Ermua Antzokian

Bilboko 6. pabiloiko Gazte Konpainiak ¿Qué fue de Ana García? antzezlana aurkeztuko du martxoaren 5eko ostiralean, Ermua Antzokian, arratsaldeko 7etatik aurrera. Desberdinaren aurka sortzen diren indarkeriei eta aniztasunarekiko errespetuari buruz mintzatzen den lana da. Proposamen hori martxoaren 8ko, Emakumearen Nazioarteko Eguneko, jarduera-programaren barruan dago. Sarrerak 10 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta zerbitzu anitzeko kutxazain sarean.

Antzezpena Javier Liñerak idatzitako liburuaren egokitzapena da, eta 80 minutu irauten du. Borja Ruizek zuzentzen du eta aktore hauek hartzen dute parte: Ainhoa Aretxe Uriarte, Aitor Vildosola Gutiérrez, Aritz Mendiola, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martínez Zarrabeitia, Leire Ormazabal, Nagore Cenizo-Arroyo, Pelayo Serrano. Ana herrian hil zen eta antzezle talde honek bere berri izan nahi du. Behar den istorioa da antzezlana, zeinean artista gazte batzuek desberdinaren edo gorputz arraroen kontra sortzen diren indarkeria-motak kontatzen baitizkigute. Eta antzokian egingo dute, oinordetzan hartu dituzten arauak azpikoz gora jartzeko laguntza ematen dien eremuan, mundu horri ahotsa, kantua eta gorputza erabiliz galdetzen diotelarik.

Sinopsia

Antzezle-talde batek Ana Garcia ezagutzen du. Ana bilbotarra da, eta udak Castellóko herri batean –euskaraz, Vinaroz; valentzieraz, Vinarós– ematen zituen. Haietako batzuek Ana ezagutzen zuten; beste batzuek, Vinaroz eta beste batzuek, Ana eta Vinaroz. Ana herrian hil zen eta antzezleek zer gertatu ote zitzaion jakin nahi dute. Ikerketa horren harian, gorputz gauzaezen kontrako indarkeriaz ari gatzaizue, hain zuzen, gorputz bitxi diren emakume, ume, trans edo beste askoren aurkakoaz.

Herri eta hirietan egindako gorputz haien ehizaz ari gatzaizue. Eta ehiza horretan, arkumeak eta otsoak daude beti, korrika egin beharra dutenak eta jazartzen dutenak, goian daudenak eta behean daudenak, agintariak eta mendekoak, non dauden jakin eta zein gelatan dauden ere ez dakitenak izan ohi dira.

Agintzaileak eta bizirik irauten saiatzen direnak. Eta ehizak badu beste ezaugarri bat: ez dakigu non gauzatzen den, nork antolatzen duen, zer antolatzen den, nortzuek parte hartzen duten; bueno, agian, arkumeak ikusi egiten ditugu. Hilik. Arkumeek ia beti hilda amaitzen dutelako. Ehiza horrek ez du istoriorik. Zurrumurruak dira.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo