Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/12/23

2020an odola emateko azkenengo aukera Ermuan

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du. Abenduaren 26an, larunbata, izango dugu aukera, goizeko ordutegian.

Covid-19 birusaren hedapenaren ondorioz bizi dugun egoera ezohikoa izan arren, Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikor bat bidaliko du Ermura, odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe. Izan ere, odol premia etengabea da eta, beraz, gure donazioek ere hala izan behar dute. Egunero, Euskadiko ospitale eta klinika guztiek odola edo odol-osagaiak behar izaten dituzte gaixoak artatzeko, ebakuntza kirurgiko gehienek eta tratamendu mediko askok transfusioak behar baitituzte.

Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, Bizkaia Etorbidean, 09:15etik 14:15era.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo