Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/12/23

Ermuan kontsumitu; lagundu zure herriaren hazkundeari

Urte gorabeheratsua amaitzear gaude, Covid-19 edo SARS-COV2 pandemiak erabat baldintzatutakoa. 2020ak ondorio ugari utzi dizkigu: pertsonalak, gizatiarrak, ekonomikoak, sozialak, industrialak, sanitarioak eta antolakuntzakoak, eta horien azken emaitza oraindik ez dakigu. Pertsona eta ekoizpen-sektore guztiok pairatu ditugu konfinamendua eta gaixotasunaren hedapena prebenitzeko neurriak. Bereziki eta modu nabarmenean zerbitzuen hirugarren sektorea, merkataritza eta ostalaritza buru direla. Laguntza eta plan desberdinek hein batean pairatutako sufrimendua arinduko dute, baina urrunetik ere ez digute itzuliko aurreko egoerara.

Hala ere, oraindik garaiz gabiltza gaitz handiagoak saihesteko: zentzuaz, erantzukizunaz eta enpatiaz; horregatik, udal honek herriko kontsumoaren aldeko kanpaina hasi berri du. Hurbileko establezimendu eta saltokietan, gure kale eta auzoetan, horietan gure beharrak bete ahal izango ditugulako eta tokiko ekonomiari eusten lagunduko dugulako. Nire ongizatea bizilagunarena da, eta alderantziz, harena nirea da.

Kanpainaren leloa 'Ermua bultzatu, Ermuan kontsumitu' da eta horren euskarri dira promozio bideo labur bat, non bertan ditugun aukera multzoaren zati bat erakusten den. Era berean, bezeroen irudiak dituzten euskarazko eta gaztelaniazko kartel ilustratu batzuek hurbiltasuna, kalitatea eta aniztasuna, joan-etorrien gabezia, arreta profesional eta pertsonalizatua, ingurunearen segurtasuna edo pandemiaren ondoren gure laguntzarekin mantenduko diren hausnarketak azpimarratzen dituzte.

Izan ere, merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-jarduera bizia da gure udalerrientzat. Beraz, ez izan zalantzarik, erosi eta kontsumitu Ermuko establezimenduetan.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo