Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/11/19

ONA txartel berria, jada, Ermuan daukagu

ONA herri-erabilera anitzak dituen osasun txartel elektroniko berria jada Ermuan daukagu. Gaurtik bertatik eskatu eta izapidetu dezakegu gure herriko lau tokitan: udaletxean, liburutegian, kiroldegian eta Lobiano Kultur Gunean. Txartela eskuratzea dohainik da. Txartel hori punta-puntako teknologia duen tresna da, egungo osasun txartel urdina ordezkatzera datorrena eta honek eskaintzen dituen zerbitzuak gehitzera baita ere. Hori horrela, gaurtik aurrera Ermuan jaulkitzen diren txartelek kiroldegiko eta liburutegiko bazkideen datuak ere izango dituzte barne. Hortaz, txartel bakarrarekin guztia barne, errazago eta arinago. Txartelak gainera sinadura elektroniko aurreratu darama, autonomia erkidegoan, estatuan nahiz nazioartean errekonozitutakoa. Teknologia horrekin batera itsasontzien jokoa, antena, barra-kodea eta banda magnetikoa ere dituelarik. Osasun atentzioa bermatzen jarraitzeaz gain, txartel berriak orotariko zerbitzuetarako bide emango digu.

Horri guztiorri esker, erabiltzaileari ahalbidetzen dio, besteak beste, izapide digitalak berme eta segurtasun juridiko osoz egitea gure Udalarekin, bai eta gainerako edozein administraziorekin ere (Aldundia, E. Jaurlaritza, edo Estatukoarekin esaterako). Baita ere, beste hainbat erakunde pribaturekin. Txartel berriak erabiltzaileari eskaintzen dizkion beste hainbat aukera, ondokoak dira: medikura joateko hitzordua, bigarren iritzia edo medikua aldatzeko eskatzea, erroldako ziurtagiria jasotzea, administrazioko espedienteei hasiera ematea, errenta aitorpena bideratzea, gidatzeko baimenaren puntuak kontsultatzea, banketxeekin eragiketak egitea, herri zerbitzuetan ordaintzea eta beste abar luze bat.

Ermuko Udala teknologia berrien eta administrazio abegitsuagoaren aldeko erabakiren ildotik jarraiki, gaur bertan ONA txartel berria izapidetzen hasi da. Autonomia Erkidegoan txartel berri hori banatzen hasiko den lehen lehenengo udalerria izango delarik, orain egun batzuk besterik ez baitzuten aurkeztu lehendakariordeak eta osasun sailburuak. Euskal Herriko Unibertsitatea ere txartel berria izapidetzen eta banatzen ari da. Gure udalak Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena egin du, ONA txartela gure herrian banatu eta hedatzeko. ONA Osasun txartel elektroniko berria banatzeko kanpaina hori hilabetez luzatuko da, abenduaren 21era bitartean. Txartelak ondoren zerrendatzen diren leku eta orduetan eska daitezke:

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo