Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/10/1

Errefuxiatuen aldeko kontzentrazioa: 'Emigratzea eskubidea da'

Ermuko Nazioarteko elkartasun eta Lankidetzarako Kontseiluak elkarretaratzea deitu du bihar, ostirala, urriak 2, 19:30ean Orbe Kardinalaren plazan, 'Emigratzea eskubidea da, ez delitua' lelopean. Europar Batasunaren migrazio-politika salatu dute talde deitzaileek, eta politika horri egotzi diote Moriako (Grezia) errefuxiatuen eremuan gertatutako tragediaren erantzukizuna; izan ere, irailaren 9an sute batek suntsitu baitzuen.

Kontseiluan bildutako Elkarteek elkarretaratzea deitu dute Ermuko etxebizitzen atarietan zabaldu duten ohar baten bidez. Idatzi horretan diotenez, "Morian pilatuta eta baldintza negargarrietan bizi ziren 13.000 errefuxiatu, duela 4 urtetik Europako hainbat herrialdetan birkokatzeko zain".

Testuak aurrerago dioenez "Moria kanpalekuan zeuden pertsonen egoera jasanezinaren erantzulea da Europar Batasuna migrazio política. Errefuxiatuak presio-eltze baten sartuta mantendu ditu 4 urtez, eta azkenean dena lehertu egin da”.

Deialdia egileek "pertsona guztien giza eskubideak errespetatzea eta betetzea eskatzen dute. Pertsona horiek EBko herrialdeetan berehala birkokatzea, baldintza duin eta seguruetan, eta Moriako eremua ixtea". Azkenik, kolektiboaren "birkokatze horretan parte hartzeko" eskatzen diete Eusko Jaurlaritzari eta Estatuko Gobernuari.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo