Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/10/1

Nik >60 baino gehiago, zer ikusten duzu begiratzen nauzunean?

Gaur adinekoen nazioarteko eguna da

Gaur adineko pertsonen nazioarteko eguna ospatzen dugu. Jardunaldi horrek munduko biztanleriaren aldaketa demografikoa azpimarratu nahi du, bai eta adinekoak ardatz dituzten politikak sustatu ere, zahartze aktiboa lortzeko eta kolektiboak komunitatean askoz ere denbora gehiago eman dezan aktibo.

Ermuko Udalak urteak daramatza alor hori lantzen, "Ermua, hiri lagunkoi edo abegitsua adineko pertsonentzat" proiektuaren bidez. Proiektu horretatik abiatuz sortu zen talde-sustatzailea, gaur egun udalerriko hamahiru pertsonek osatzen dutena

 Talde hori lantalde tekniko batekin ari da lanean, Ermua ingurune atseginagoa eta integratzaileagoa izan dadin proposamenak zehazteko. Hala ere, lehenengo aldia da biztanleria-piramidearen aldaketaz jabetzen den nazioarteko egun hau ospatzen duena, herritarrak horren inguruan sentsibilizatzeko.

Testuinguru horretan, gaur bertan -urriaren 1ean, ostegunean- hasiko diren jarduerak sustatuko ditu udalak, udaletxeko balkoian pankarta bat jarriz, nazioarteko egun honetako mezu nagusia jaso eta zabaltzeko.

Halaber, udal kultura sailarekin elkarlanean ari ondoren asteburu honetan -larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean- zine komertzialaren programazioaren barruan "Salir del Ropero" tituluko filma proiektatuko da, adinekoei lotutako konbentzionalismo sozialak hautsi nahi dituen filma.

Egun honen harira eta udal Liburutegiarekin elkarlanean, 60 urte edo gehiago dituzten pertsonentzat interesgarriak izan daitezkeen bibliografia eta filmak biltzen dituen irakurketa-gida bat eskaintzen da.

Talde-eragileak bete-betean parte hartu du eguneko ospakizunen inguruan, eta, jarraian uzten dizuegun bideoa ere prestatu dute: herritarrak sentsibilizatzea eta adinekoak bizi garen komunitatearen parte aktibo izaten jarraitzen dutelako mezua helarazteko xedez.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo