Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/11/15

Zine-klubak ziklo berri bati hasiera emango dio gaur

‘Mudo Drogot Cinematógrafo’ taldeak azaroko zine-klubeko saioei hasiera emango die gaurkoan. Gaur gauean, Ermua Zineman ‘Transylvania’ tituluko filma proiektatuko da, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerak 3 euro balio du. Luzemetraia Toni Gatlif zuzendariarena da, 2006an estreinaturikoa eta 120 minutu irauten duena. Aktoreak, besteak beste, ondoko hauek dira: Asia Argento, Amira Casar, Birol Ünel, Alexandra Beaujard eta Beata Playa. Pelikulak drama bat kontatzen du.

Sinopsia

Zingarina ez da ijitoa. Emakume gazte eta bihurria. Marie izeneko lagunarekin Transilvaniara doana, bere ametsetako gizonaren bila. Mariek ez du inoiz ere Zingarina bakarrik lagatzen, edozer egiteko gauza dela jakin badakielako. Edozer imajinatuta ere, horrelakorik Zingarinak jada, egina izango du. Herode izeneko jaian, zeremonia pagano eta surrealistan, Zingarinak nahi duen gizona aurkitzen du. Jaiaren muinean, zarataz, musikaz eta edariaz blai dagoenean, Zingarina munduan bakarrik dagoela konturatuko da. Maitalerik, harremanik eta erreferentziarik gabe geratuz.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo