Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/9/25

'Renove industria 4.0' laguntzei eta IoTren aukerei buruko bilera online

Ermuko Garapen Ekonomikoko udal sailak, Gaiarekin -Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuen Industri Elkartearekin- eta Debegesarekin -eskualdea garatzeko sozietatearekin- elkarlanean, onlineko mintegia antolatu du datorren irailaren 29ko, 15:00etarako. Bilera edo webinar horretan zehatz-mehatz aztertuko dira Eusko Jaurlaritzaren "Renove Industria 4.0" laguntzen deialdiak industria-enpresentzat eskaintzen dituen aukerak eta ildoak. Laguntzen Renove programa horrek makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan inbertsioak sustatu nahi ditu, bai hardwarean bai softwarean, industria-inguruneak modernizatzeko helburuarekin, fabrikazio aurreratuaren esparruan 4.0 industriako proiektuei aurre egin edo horiei ekin ahal izateko. Laguntzak tresna egokia dira industriaren arloan digitalizazioranzko urratsa edo jauzia egiteko.

Online saioa 'Zoom' bideokonferentzietarako plataforma digitalaren bidez egingo da. Horregatik, saiora konektatzeko esteka espezifiko bat beharko denez gero, aldez aurretik izena eman behar da.

Bilera horretan, eta eskualdeko enpresen parte-hartzea aprobetxatuz, Ermuak industriari laguntzeko IoT (Internet of Things edo gauzen Internet) teknologien erabileran oinarritutako hainbat proiektu espezifiko aurkeztuko ditu.

Programaren xehetasuna ondorengo hau da:

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo