Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/9/24

Ordutegia luzatuko da Izarra Centreko Teknotekan

Eraikinak jendaurreko arreta zerbitzua ere izango du

2020/2021 ikasturte ezohiko hau dagoeneko hasi da ikastetxe eta formakuntza zentro gehienetan, eta ikasle ermuarrek pixkanaka ikasketa- eta lan-ohiturei berrekin diete. Horregatik, Izarra Centreko Teknotekak bere ordutegia luzatuko du irailaren 28tik aurrera, astelehena.

Eraikineko lehen eta bigarren solairuetan dauden ikasgelak astelehenetik ostegunera 08:00etatik 18:00etara egongo dira irekita etenik gabe, eta ostiraletan, aldiz, 08:00etatik 15:00etara. Momentuz, asteburuetan itxita egongo dira instalazioak.

Teknoteka behar diren osasun- eta higiene-neurriak betetzeko egokituta dago, eta honako muga hauek ditu:

Edukiera

Edukiera %50era mugatu da, hau da, 25 pertsonara, osasun-agintariek gomendatzen duten moduan, espazio itxietan euren artean 2 metro linealeko distantzia mantendu ahal izateko.

Segurtasun- eta higiene-neurriak

Jendaurreko arreta Izarra Centren

Izarra Centre eraikina pixkanaka bere jarduera handitzen joan den espazioa da. Gero eta pertsona gehiago hurbiltzen dira instalazioetara, bai beste enpresa erabiltzaile batzuk bisitatzeko, bai ekitaldietara joateko. Askotan, pertsona horiek informazioa edota laguntza behar izaten dute, beraz, jendearentzako arreta-zerbitzua prestatu da, Ermuko Udaleko profesionalek behar duten pertsonei arreta emateko.

Zerbitzua astelehenetik ostegunera 08:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara eskainiko da. Horrela, Izarra Centre eraikina herritarrengandik eta erabiltzaileengandik gertuago egongo da.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo