Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/9/18

Parke osasungarriak modu egokian erabiltzen ikasi nahi?

Ikastaroan izena emateko epea irailaren 22an, asteartea, amaituko da

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ermuko Udalak herrian ditugun parke osasungarriak modu hoberenean erabiltzeko ikastaroa antolatu dute.

Parke bio-osasungarriak gimnastika-ekipo desberdinez osatutako espazioak dira. Aparatu horiei esker, forma fisikoa mantendu eta gaitz edo lesio jakin batzuk prebenitu edo tratatu daitezke. 40 urtetik aurrerako pertsonek ariketa fisikoa egiteko diseinatuta daude, eta bereziki gomendagarriak dira 60 urtetik gorakoentzat, mugikortasuna hobetzeko, malgutasuna handitzeko eta gorputz osoko muskulazioa tonifikatzeko aukera ematen baitiete.

Ikastaroa lau saiotan emango da, urriko ostegunetan (hilaren 1, 8, 15 eta 22an), 09:30etik 10:30era, Okin Zuriko parke osasungarrian. Teknikari espezializatuek zuzendutako saio praktikoak dira, eta bertako elementuak behar bezala nola erabili azalduko dute.

Urriaren 1eko lehen saioan, parte-hartzaileek Par Q galdetegia osatuko dute, bakoitzaren osasun-egoera ezagutu eta ebaluatzeko.

Berrikuntza gisa, aurten, Active Parks aplikazioa erabiltzeko prestakuntza ere eskainiko da. Horri esker, parte-hartzaileek autonomia handiagoz jardun ahal izango dute eta, programa amaitu ondoren, jarduerak egiten jarraitu ahal izango dute ariketa-txantiloien bidez.

Ekimena guztiz doakoa da, eta gehienez ere 8-10 lagunek parte hartu ahal izango dute, beharrezko segurtasun- eta higiene-neurri guztiak kontuan hartuta; ildo horretan, ikastaroan zehar maskara erabili beharko dute parte-hartzaileek.

Izena emateko epea irailaren 22an, asteartean, amaituko da eta parte hartu nahi dutenek Miguel Angel Blanco kiroldegiko harreran bete beharko dute eskaera edota 943 17 90 90 telefonora deitu.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo