Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/11/13

Toki-garapenaren iV. asterako izen-emateak zabalik daude

Ermuak Toki-garapenaren laugarren astea hartuko du datorren astelehenetik hasita. Aurtengo edizioari ‘Berritu ezazu-Ekin iezaiozu’ leloa jarri zaio. Urteroko legez, ekimena ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza sailak antolatu du. Ekimenaren barne jarduera piloa izango da, besteak beste, erakusketak, adituen hitzaldiak, Juan Torres lehiaketako sarien banaketa, eta abar… Aste horretan klima aldaketari, norberaren baliabideekin enpresan berritzea eta berdintasunaren ekintza hedatzeari buruz hitz egingo da.

Jardunaldiak azaroaren 19tik 23ra bitartean gauzatuko dira. Alor antolatzaileak argitalpen berezi bat kaleratu du, guztiaren berri biltzeko eta gure web gune honetan zuzeneko lotura egin eta azalean bertan kokatu dugu. Lotura horrek bitartez jakin beharreko guztiaren berri jaso daiteke eta, baita ere, interesaturik izan daitezkeenek izena eman dezakete aste horretako jardunaldi eta ekintzatan parte hartzeko.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo