Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/7/12

Hauteskunde-mahaiak normaltasunez eta aurreikusitakoaren arabera eratu dira

Hogeita bi hauteskunde-mahaia eratu dira gaur goizean Ermuan, Eusko Legebiltzarrerako 2020ko Hauteskundeei dagokien jardunaldirako. Hauteskunde-mahaiak normaltasunez eratu dira ez baita egon arazo aipagarririk. Hori bai, betiko moduan mahaiok eratzeko izendatuta zeuden gutxi batzuk berandu ailegatu diren arren. Egoerari aurre egin zaio mahai presidente, 1. edo 2. bokalen ordezkoekin.

Goizeko zortziak eta zazpi minuturako administrazioko ordezkari guztiak presidente eta bokalak izendatu eta pertsona titular nahiz ordezkoekin mahaiak eraturik zituztela adierazteko deitu dute. Mahaikideek jada lanean dira, jardunaldiko agiriak ezagutu eta betetzen, goizeko bederatziak iritsi bitartean, ordu horretan zabalduko baitira hauteskunde-kolegio guztiak. Normaltasuna da ezaugarri nagusia.

Eguna ateri argitu, zeru estalia izanik nagusi, zazpira eta hogeita bost minutu inguru trumoiak jotzen hasi dira eta euria gogotik bota du. Ekaitzak ordu bete luze iraundu du.

Euskal Metereologia Agentziak, Euskalmetek, honako iragarpena egin du gaurko egunerako: Goizean lanbroa eta lainoa izango dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, tarte hodeitsuekin, bereziki goizaldean eta lehen eta azken orduetan. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak bota ditzake eta baliteke zenbait lekutan handiak izatea. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; goizean eki-osagaitik finkatuko da eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da, ahul-bizi. Ekaitz-eremuetan haize-bolada gogorrak izan daitezke. Tenperatura minimoak gutxi jatsiko dira eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo