Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/7/10

Ikastea eta ondo pasatzea helburu Kontziliazio-Gelako 42 haurrek

Ermuko Udalaren Kontziliazio Plan Integrala erdialdera iristen ari da, eta 3 eta 14 urte bitarteko 140 haur inguru parte hartzen ari dira hilabete honetarako antolatu diren hezkuntza eta aisialdi jardueretan.

Kontziliazio-Gela da erakundeak eskaintzen dituen hiru programetako bat, aurrez aurreko lanean hasteko zailtasunak dituzten familiei lan bizitza eta bizitza pertsonala uztartzea errazteko. Eremu akademiak gauzatzen du ekimena eta 3 eta 10 urte bitarteko 42 parte-hartzaile ditu.

Haur horiek laguntza jasotzen dute azken hilabeteetan prestakuntza-jarraitutasunerako zailtasunak izan dituzten eskola-edukiak berreskuratzeko eta indartzeko. Horrela, ikasgelako laguntza-teknika desberdinei esker, parte-hartzaileek Covid-19 pandemiaren ondorioz aurreko hilabeteetan izandako eskolatze-galera gaindi dezakete.

Gela honek ordutegi zabala du, 08:00etatik 16:00etara, kontziliazioa behar duten familien behar eta errealitateetara egokitzeko, eta datorren uztailaren 30era arte egongo da martxan. Programa guztiz doakoa da.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo