Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/7/9

Abian dira udako ekintzak!

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 76 haur parte hartzen ari dira uztailaren 1etik 16ra bitartean Ermuko Udalak antolatutako udako euskarazko jardueretan. Aurrez iragarri bezala, ohiko udalekuak bertan behera utzi behar izan dira Covid-19aren pandemiaren ondorioz. Horregatik, Ermuko Udalak gazteentzako alternatiba berriak sortu ditu Udal Kontziliazio Planaren barruan.

Jarduera horiek guztiak osasun eta higiene neurri guztiak betez eta gure ingurune hurbilean egiten dira, udalerritik irten gabe, baina hala eta guztiz ere, parte-hartzaileek programa bikain eta askotarikoaz gozatzeko aukera dute.

Euskarazko udalekuetako haurrak, Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailara bitartekoak, hiru eremu eta taldetan banatu dira adinaren arabera: San Lorentzo ikastetxean, San Pelaio plazan eta Ongarain garatzen dituzte euren jarduerak.

Egiten ari diren ekintzen artean, gure ingurune natural hurbilena ezagutzeko txango ugari daude, hala nola Eitzaga auzoa, Mallabia edo Berano. Era berean, programazioaren aniztasuna ere nabarmendu behar da, era guztietako jarduerak burutzen baitira: gurpilaren eguna, miniolimpiadak, Ermuko historia ezagutzeko jolasak eta haurrek udako lehen egunak ahalik eta hobekien igarotzea bilatzen duten beste hainbat jolas dibertigarri.

Orain arte, eguraldia lagun, ekintza gehienak gune irekietan egin ahal izan dira; hala ere, eguraldi txarreko egunetarako, Udalak jarduera horiek garatzeko gune batzuk jartzea aurreikusita du.

Joko batzuen irudiak ikus ditzakezue esteka honetan.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo