Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/7/9

'Etxetik plazara' ekimenak musika ardatz duten beste 4 ikuskizun ekarriko asteburuan

Uztaila berezi honetan 'Etxetik plazara' kaleko ikuskizun eta jardueren kultur egitarauak bere bigarren proposamen sorta ekarriko digu, bihar hasiera emango diogun asteburuan. Datozen hiru egunetan beste lau ikuskizun anitzez gozatzeko aukera izango dugu, horien artean hiruk musika izango dute ardatz nagusi.

Ostiralean Hip-Hop musika lantzen eta artistikoki ‘La Basu' goitizenaz ezaguna den abeslari bilbotarrak kontzertua eskainiko du San Pelaion, 20:30etik aurrera. Bilbon jaio eta hazitako Elena Caballerok musikaren maitale leialtzat du bere burua, eta musika genero hauek nabarmentzen ditu: rap, soul, dance hall, reggae, R & B, rock, punk eta baita flamenkoa ere... Aneguriarekin batera, Eskina Femenina proiektuaren arduradunetako bat da, non emakumeak babesten dituzten hip hoparen kulturaren barruan.

Larunbatean musika izango dugu, baita ere, kasu honetan ‘Gari’ abeslariaren euskarazko Pop-rocka, Maldanbera taldearekin batera. Ekitaldia Orbe Kardinalaren plazan izango da, 19:30etik aurrera. Legazpiarrak 'Beste denbora batean' diskoa aurkeztuko du. Taldea indar eta ilusio berriarekin itzuliko da eta, batez ere, abesti berriekin.

Egun eta ordu berean 'Versionarios' talde ermuarrak kontzertua eskainiko du San Pelaion. Bere errepertorioa eboluzionatuz joan da denborarekin, pop eta rock generoen,azken lau hamarkadetako abestien aukeraketa on bat eskaintzen dutelarik. Publikoaren gozamenerako konektatzen duen zuzeneko musika lantnzen dute.

Igandean, azkenik, arte eszenikoaren txanda izango da eta haurrei eskainita egongo. ‘Ganso y Cía' konpainiak' Babo Royal 'ikuskizuna aurkeztuko du San Pelaion, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo