Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/7/3

Innpulso eta RECI sareak indarrak batu eta lankidetzan arituko dira hiri-berrikuntzaren eta hiri adimendunen arloan

Lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta sareen artean sinergiak sortzea, esperientziak aprobetxatzea eta denen intereseko ekitaldietan agenda partekatuak antolatzea dute helburu.

Espainiako Gobernuaren Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eta Hiri Adimendunen Espainiako Sareak sustatutako Innpulso-Red de Ciudades de la Ciencia y la Innovación eta RECI sareko ordezkariek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute aste honetan, helburu espezifikoak lankidetzan hedatzeko.

Akordio honen helburua hiri jasangarriagoak, sozialki arduratsuagoak, lehiakorragoak eta berrikuntzako, hiri-garapeneko eta lurralde adimendunetako estatu-politiken parametroen barruan kokatutakoak lortzea da. Sinadura asteazken honetan, uztailaren 1ean, egin da, Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak Innpulsoko presidentekidearen izenean parte hartu duen saio telematiko batean, eta Pablo J. Hermano de Mendoza Logroñoko alkateak Reciko lehendakaritzan parte hartu du.

Hitzarmen honen xedea da alderdi sinatzaileen artean estrategikotzat jotzen diren esparruen garapena eta lankidetza-ildoak ezartzea, berrikuntza, hiri-soluzioak, gobernu irekia, datu irekiak eta hiri adimendunaren eredua elkarrekin garatzeko, ekintzailetza eta berrikuntzaren eta ezagutzaren ekonomia berria bultzatzeko, eta eremu publiko berritzaile, teknifikatu eta eraginkorrago bati bultzada emateko.

Hasiera batean, elkarrekin bi proiektu berritzaile garatzea adostu dute: politika Publikoen Ebaluazio bat, zerbitzu publikoen adierazle operatiboen sistema komun bat garatuz, lehen neurketa eta ondorioen txostena aurreikusita. Horrez gain, Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren (IPZ) eta Erosketa Teknologiko Berritzailearen eredua garatzeko proiektua.

Akordioa sinatu ostean, irailean biltzea adostu dute bi sareek, lan egiteko modua eta kronograma zehazteko.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo