Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2020/7/2

Etxetik plazara: uztaileko asteburuetarako kultur eskaintza bizi eta zabalari hasiera emango dio

Pandemia urteko eta uztaila honetako lau asteburuetan zehar garatuko diren ekitaldi eta kaleko ikuskizunen egitarau kulturala bizi eta zabalari hasiera emango dio bihar Ermuak. Etxetik plazara da kultura dinamizatzeko ekintzen programa honen izena, herriko Santixau jaiak ospatuko ez ditugun urte berezi honetan.

Kaleko 16 ikuskizun eta erakusketa bat antolatu dira uztailerako gure udalerriko kultur jardunaren bueltan, 'normaltasun berriaren' baldintzetara egokituta. Askotariko jarduerak daude: antzerkia, pailazoak, musika, dantza, zirkua, bertsolaritza edo artea, haurrentzat zein helduentzat. Aurten 'Santixau' jai nagusirik izango ez dugunez, bestelako programazio bat izango dugu uztaileko asteburuetan. Programazio horren ezaugarri nagusiak honako hauek izango dira: herri-, toki- eta hurbiltasun-kulturarekiko konpromisoa; eszenatoki ezdberdin bi, edukiera kontrola eta ikusleak eserita, maskara derrigorrez, distantzia soziala, higiene-neurriak areagotzea eta doakotasuna.

Asteburu honetan zirkoa, bertsolariak, musika emanaldia eta haur ikuskizuna izango

Ostiralarekin batera iritsiko da lehen proposamena. Ikusle guztientzako 'Komediante' ikuskizuna, kalearen berezkotasuna eta pailazoaren keinu komikoa uztartzen dituena. Zirkua eta musika uztartzen dituen jolas dibertigarria. San Pelaio plazan, 20:30ean.

Larunbatean ikuskizun bi izango ditugu. Lehendabizikoa bertsolari jaialdia izango da, Etorkizuna hurbileko balore gazteak izango direlarik protagonista injenio, inprobisazio eta errima uztartzeko arte horretan. Josune Aramendik, Eneko Fernandezek, Asier Galarzak, Miren Artetxek, Eli Pagolak eta Xabier Igoak hartuko dute parte. Irune Basagoti ermuar gazteak proposatuko ditu gaiak. Orbe kardinalaren plazan, 19:30ean.

Bigarren ikuskizuna, Tito Ramirez Band mozorrotuaren eta 5 musikarien kontzertua izango da; R & B, latin rock & roll, bogalo, shake eta soul estiloak uztartzen dituzten taldea. San Pelaio plazan, 19:30ean.

Azkenik, igandean, gaztetxoentzat izango da ekitaldia, Pon eta Pa bikotearen 'Bapatean' euskarazko ikuskizunaz. Urtebetetze ospakizuna, ezusteko askorekin. Gereziak, kalitate-labela, alergia eta erremedio magikoak. Zirkua eta antzerkia. San Pelaio plazan, arratsaldeko 7etan.

Kaleeko jarduera guztiak eserleku batetik gozatzeko diseinatuta daude, eta bertaratzea doan izango da, eta sarrerak aldez aurretik asterbertan banatuko dira. Berrehun eta berrogeita hamar (250) leku egongo dira. Txartela aldez aurretik eskuratzen duten pertsonek barrutira eta eserlekura sartzeko lehentasuna izango dute. Segurtasun eta osasun jarraibideak bermatzeko, espazioa mugatu eta hesitu egingo da plaza bietan.

Pertsona bakoitzak bere maskara eraman beharko du eta 2 metroko distantzia edo tartea gorde beharko du, bai sarreran baita jarlekuen artean, bizikidetza-unitate berekoak direnak izan ezik, horiek elkarrekin eseri ahal izango baitira. Ikusleek eserita egon beharko dute funtzio osoan zehar, eta, behin hori amaituta, eserlekuetan jarraitu beharko dute, antolakuntzan dabiltzan langileek emandako jarraibideak bete beharko dituzte, ikuskizunaren eremutik modu mailakatu edo bananduan irteteko.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo